XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eibarrek gero eta gertuago dauka igoerako promozioa

Armeroek bolada onari eutsi nahi diote Leganesen

Maider Aranberri/Eibar

EIBARREK Leganes taldea hartuko du gaur Ipuruan.

Liga amaitzeko zazpi jardunaldi falta direla, Periko Alonsoren taldeak goiko postuetan jarraitzen du, Salamanca eta Albaceteren batera, aurrean jarraitzeko lehian.

Almerian lortutako hiru puntuei esker, Eibarrek Merida liderrarekiko eta Mallorcarekiko aldea murriztu egin du, eta une honetan bost puntura ditu taldeak.

Jokalariei dagokienez, Aitor Huegunek Donostiako ospitalean pasatu zuen atzo gaua.

Osteguneko entrenamenduan, Loinazek eta Huegunek buruarekin elkar jo zuten.

Donostiako aurrelariak entrenamendua normaltasunez amaitu bazuen ere, etxera heltzean buruko mina zuelako, ospitalera joatea erabaki zuen.

Bertan zenbait proba egin zizkioten, eta, medikuek adierazi dutenez, ez du lesio larririk.

Bestalde, Iñigo Arriolak Almerian jokatu zuen eta gaur ere prest du Periko Alonsok Ipuruan zelairatzeko.

Luis Sanchez Duqueren taldea arriskutsua izan daiteke Eibarrentzat.

Emaitzek lagundu ez arren, talde indartsua da, eta atzelariek lan bikaina egiten dihardute.

Hala ere, madrildarrak denboraldi irregularra egiten ari dira.

Bost partidu daramatzate irabazi gabe, eta sailkapeneko 11. postua betetzen dute, 39 punturekin.